Japeto (satelitea)

Artikulu hau Saturno planetaren sateliteari buruzkoa da; Greziar mitologiako titana gaitzat duena beste hau da: «Japeto»


Japetoren satelite bidezko irudia.

Japeto (Iapetus) Saturno planetaren sateliteetako bat da. Zortzigarrena, planetarekiko distantzian, eta hirugarrena diametroz Titan eta Rearen atzetik. 1500 Km inguru dauzka diametroz. Giovanni Domenico Cassini astronomoak 1671ean kausitu zuen. Bere ezaugarri bitxiena da hemisferio baten azalera beste hemisferioa baina ilunagoa dela. Azaleraren konposizio ezberdina omen dela kausa kolorearen aldakortasunaz.

Izena

Japeto sateliteak (edo bestela Saturno VIII deritzona) Japeto titanaren izena hartzen du. Giovanni Domenico Cassini astronomoak Saturnoren bost sateliteak, Japeto barne, Sidera Laodicea izendatu zituen. Geroago John Herschelek, 1847an, "Lurmutur Hiritik egindako behaketen emaitzak" izenburuko liburuan, Saturnoren sateliteak izendatu zituen, Saturno jainko greziarraren anai-arreben izenekin, titanak deritzenak.

Orbita/Birabidea

Japetoren orbita ez da oso orokorra. Saturnoarekiko distantzia beste satelite handiago baino askoz urrunagokoa da, eta bere orbita 15º inguru inklinatuta dago ekliptikaren planoarekiko. Japetotik Saturnoren eraztunak ondo ikus daitezke.

Ezaugarri fisikoak

Japetoren osagai nagusia izotza omen da, daukan dentsitate baxuak hala adierazten baitu. Bere hemisferioak kolore ezberdinekoak dira. Bata oso iluna da, bestea aldiz, argitsua.

XVII. mendean Giovanni Domenico Cassini astronomoak azpimarratu zuen Japeto soilik ikus zitekeela Saturnoren alde batean zegoenean, beste aldean zegoenean ostera ez. Astronomoak berak eman zuen azalpena fenomoeno horretarako: satelitearen alde bat, bestea baino askoz ilunagoa zela proposatu zuen. Geroago Voyager 2 zundak hortik hurbil pasatzean, horren teoria egiaztatu zuen.

Japetoaren itxura, Lurretik ikusita, Ying eta Yang dualismoaren sinboloaren bezalakoa da.

Mendilerroa ekuadorrean

Cassini-Huygens zundak 2004an beste ezaugarri arrotz bat aurkitu zuen Japetoren ekuadorrean. Nahiko uniformea den mendilerroa dago ekuadorren inguruan. Mendilerroa Toledo Mendiak izena eman diote.

Esplorazioa

Japeto Voyager 2 zundaren bisita jaso izan zuen 1981eko abuztuaren 22an. Voyager 2 Japetotik 966.000 km ingurura pasatu zen, bere azaleraren argazki batzuk hartu zituen. Geroago Cassini-Huygens 2004an hortik pasatu zen Saturno eta bere sateliteak ikertzeko. Zunda berriaren argazkiak askoz zehatzagoak dira.

Bitxikeriak

"2001: Espazioko Odisea" fikziozko filmean, monolito handiena Japetoren azalean jarrita dago.


Saturno

Saturnoren sateliteak
Pan · Dafne · Atlas · Prometeo · Pandora · Epimeteo · Jano · Mimas · Methone · Pallene · Entzelado · Telesto · Tetis · Kalipso · Helena · Dione · Polideuzes · Rea · Titan · Hiperion · Japeto · Kiviuq · Ijiraq · Febe · Paaliaq · Skathi · Albiorix · Erriapo · Siarnaq · Tarvos · Mundilfari · Narvi · Suttungr ·
Saturnoren eraztunak
A · B · C · D · F · G · Encke banaketa · Cassini banaketa

  • i
  • e
  • a
Nabarmendutako artikulua Eguzki-sistema
EguzkiaMerkurioArtizarraIlargiaLurraMarteZeresAsteroide gerrikoJupiterJupiterren sateliteSaturnoSaturnoren sateliteUranoUranoren sateliteNeptunoren sateliteNeptunoPlutonHaumeaHaumearen sateliteakMakemakeS/2015 (136472) 1Kuiper gerrikoaErisDisnomiaDisko sakabanatuaHillsen hodeiaOorten hodeia
Planeta
txikiak
Nabarmendutako artikulua Planeta nanoak
  • Zeres
  • Orko
  • Pluton
    • 5 ilargi: Karonte, Hidra, Nix, Kerberos, Styx
  • Haumea
  • Quaoar
    • ilargi 1: Weywot
  • Makemake (planeta nanoa)
    • ilargi 1: MK2
  • Gonggong
    • ilargi 1: Xiangliu
  • Eris
    • ilargi 1: Disnomia
  • Sedna
Asteroideak
(Eguzki-sistemako
gorputz txikiak)
Asteroide nabarmenak
Taldeak eta familiak
Neptunoz haraindikoak
(Urruneko planeta
txikiak)
Kuiperren gerrikoa
Disko sakabanatua
Beste batzuk
Nabarmendutako artikulua Kometak
  • Zerrenda:Kokmetak
    • Kometa periodikoak
    • Kometa ia-parabolikoak
  • Eguzkitik-gertukoa
  • Handia
  • Iraungia
  • Galdua
Zerrendak
  • Objektuak tamainaren arabera
  • Aurkikuntzen kronologia
  • Asteroideak
Hipotetikoak
Ikus, gainera: Eguzki-sistemaren sorrera eta garapena eta Eguzki sistemaren ataria

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q17958
  • Commonscat Multimedia: Iapetus / Q17958

  • Identifikadoreak
  • LCCN: sh2010014157
  • NKC: ph632740
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Lekuak
  • TGN: 7031564
  • Wd Datuak: Q17958
  • Commonscat Multimedia: Iapetus / Q17958