Cubewano

Hainbat cubewanoren orbita Plutonenarekin (arrosa) eta Neptunorenarekin (urdina) alderatuta.

Cubewano bat, Kuiper Gerrikoko Objektu Klasiko ere deitua (ingelesez: classical Kuiper belt object, CKBO), Kuiper gerrikoaren kide den transneptunotar objektu bat da. Izen berezia, aurkitu zen mota honetako lehen objektuaren izenetik dator, 1992 QB1 objektutik, izan ere, jarraian aurkitu ziren mota honetako objektuei hasieran QB1 izena jarri zitzaien, ondoren "cubewano" izena hartuz. Arrazoia ingelesez letra hauek nola ahoskatzen diren jakinda lor dezakegu: /kju:bi wʌn/.

Objektu hauek Neptunotik urrun kokaturik daudenez, ez dute ez planeta honen ez beste planeten grabitate bidezko eraginik jasotzen. Hala ere, beraien orbitak egonkorrak dira, planetenak bezala ia biribilak baitira; antzekotasun honetatik dator mota honetako objektuek jaso duten Kuiper gerrikoko objektu ''klasiko'' izena. Eguzkiarekiko duten translazio-erradioa 42 eta 48 UA bitartekoa da. Beraien jatorriaren teoria planetenaren berdina da, hau da, disko protoplanetarioko materiaren akrezio motelaren bidez sortu zirela uste da. Hala ere, zientzialari batzuek objektu hauek Eguzkitik hurbilago sortu zirela uste dute, hauen materiak dentsitate arraro bat baitu, ondoren ordea, gaur egun duten lekura ''migratu'' zutela pentsatzen dute. Migrazio hau gertatu bazen, Neptunorenaren ondoren gertatu behar izan zen.

Familia honetako kideak

Sakontzeko, irakurri: «Transneptunotar objektu#Erresonantzia gabeak (cubewanoak)»
  • 1992 QB1: Pluton eta Karonteren ondoren, aurkitu den lehenengo transneptunotar objektua da.
  • Varuna (900 km): Kuiper gerrikoan aurkitu zen lehen objektu handia.
  • Quaoar: Sedna 2003an aurkitu zen arte, ezagutzen zen transneptunotar objekturik handiena izan zen.
  • 1998 WW31: Pluton eta Karontez gain, aurkitu zen lehen transneptunotar objektu bitarra izan zen.
  • (58534) Logos: Zoe izeneko satelite bat edukitzeagatik ezaguna da.

Ikus, gainera

  • Plutinoak
  • Oorten hodeia
  • Transneptunotar objektuak
  • Kuiper gerrikoa
  • i
  • e
  • a
Nabarmendutako artikulua Eguzki-sistema
EguzkiaMerkurioArtizarraIlargiaLurraMarteZeresAsteroide gerrikoJupiterJupiterren sateliteSaturnoSaturnoren sateliteUranoUranoren sateliteNeptunoren sateliteNeptunoPlutonHaumeaHaumearen sateliteakMakemakeS/2015 (136472) 1Kuiper gerrikoaErisDisnomiaDisko sakabanatuaHillsen hodeiaOorten hodeia
  • Nabarmendutako artikulua Eguzkia
    • Heliosfera
  • Nabarmendutako artikulua Planetak
    • Eraztunak
    • Sateliteak
Planeta
txikiak
Nabarmendutako artikulua Planeta nanoak
  • Zeres
  • Orko
  • Pluton
    • 5 ilargi: Karonte, Hidra, Nix, Kerberos, Styx
  • Haumea
  • Quaoar
    • ilargi 1: Weywot
  • Makemake (planeta nanoa)
    • ilargi 1: MK2
  • Gonggong
    • ilargi 1: Xiangliu
  • Eris
    • ilargi 1: Disnomia
  • Sedna
Asteroideak
(Eguzki-sistemako
gorputz txikiak)
Asteroide nabarmenak
Taldeak eta familiak
Neptunoz haraindikoak
(Urruneko planeta
txikiak)
Kuiperren gerrikoa
  • Plutinoak
    • Ixion
  • Cubewanoak
    • 2002 UX25
    • Varuna
    • Albion
    • 2002 TX300
    • Huya
    • 2002 AW197
Disko sakabanatua
Beste batzuk
Nabarmendutako artikulua Kometak
  • Zerrenda:Kokmetak
    • Kometa periodikoak
    • Kometa ia-parabolikoak
  • Eguzkitik-gertukoa
  • Handia
  • Iraungia
  • Galdua
Zerrendak
  • Objektuak tamainaren arabera
  • Aurkikuntzen kronologia
  • Asteroideak
Hipotetikoak
Ikus, gainera: Eguzki-sistemaren sorrera eta garapena eta Eguzki sistemaren ataria
  • i
  • e
  • a
TNO motak
Planeta nanoak
Pluton • Eris • Haumea • Makemake • Orcus • Quaoar • Ixion • Varuna
Sateliteak
Karonte • Nix • Kerberos • Hidra • Styx • Disnomia • NamakaHiʻiaka • S/2015 (136472) 1 • Vanth
Sednoideak: Sedna • 2012 VP113
Besteak: Kuiper gerrikoaHillsen hodeiaOorten hodeiaBederatzigarren planeta

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q645924
  • Wd Datuak: Q645924