Plutonen sateliteak

Pluton eta bere hiru satelite, Karonte, Nix eta Hidra.

Pluton planeta nanoaren sisteman sei gorputz ezagutzen dira, planeta nanoa kontuan hartuta. Normalean gorputz hauek Plutonen satelite bezala ezagutzen ditugun arren, berez, Pluton eta Karontek osatutako sistema bitar baten mendeko dira. Karontek ordea, Plutonek baino askoz ere masa txikiagoa du, zehazki, planeta nanoaren %11,65a. Hala ere, satelite hau eguzki-sistemako sateliterik handiena da beraien ama-planetarekin alderatzen baditugu, hau da, beste satelite guztiak mendeko diren planeta baino askoz ere txikiagoak dira.

Plutonen sateliteen orbitak eta bere orbita planetaren sistemarekiko.

Pluton eta Karontez gain, beste lau satelite gehiagok orbitatzen dute Pluton. Hauetatik garrantzitsuenak 2005ean aurkitu ziren Nix (behin-behineko izena: S/2005 P 1) eta Hidra (S/2005 P 2) dira. Beste bi sateliteak beranduago aurkitu ziren, txikiagoak direlako. Beraien izenak Kerberos eta Styx dira.

Plutonen sateliteen datuak

Irudikapen artistiko honek Pluton eta Karonte erakusten dizkigu, Hidratik ikusiak izango balira bezala.
Plutonen satelite naturalak
Izena Diametroa (km) Masa (kg) Orbita (egunak) Aurkitzailea Urtea
Karonte 1207 ± 3 (1,52±0,06)×1021 6,387230 J. W. Christy 1978
Nix 46 - 137 5×1016 - 2×1018 24,856 Hubble 2005
Hidra 61 - 167 5×1016 - 2×1018 38,206 Hubble 2005
Kerberos 13-34 ? 31 Hubble 2011
Styx 10-25 ? ? Hubble 2012

Sorrera

Hipotesi onartuenak dioenez, Plutonen sateliteak talka handi baten eraginez sortu ziren, Lur planetan Ilargia sortu zuela pentsatzen den talka baten antzekoak. Honek esan nahi du, planetak ez zituela gorputzak Kuiper gerrikotik harrapatu, askotan pentsatu izan denaren kontrara.

Iruditegia

  • Pluton eta Karonte eskalan. 2015eko uztailaren 8an New Horizonsek ateratako argazkia.
    Pluton eta Karonte eskalan. 2015eko uztailaren 8an New Horizonsek ateratako argazkia.
  • Plutonen sistema: Karonte, Hidra, Nix, Kerberos eta Styx. 2012ko uztailean Hubblek ateratako argazkia.
    Plutonen sistema: Karonte, Hidra, Nix, Kerberos eta Styx. 2012ko uztailean Hubblek ateratako argazkia.
  • Plutonen hiru sateliteak, eskalan.
    Plutonen hiru sateliteak, eskalan.
  • Plutonen sistemako gorputzen tamaina, gutxi gorabehera.
    Plutonen sistemako gorputzen tamaina, gutxi gorabehera.
  • Karonte, Plutonen satelitea. New Horizons zundak 2015eko uztailaren 13an atera zion argazkia.
    Karonte, Plutonen satelitea. New Horizons zundak 2015eko uztailaren 13an atera zion argazkia.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • i
  • e
  • a
EguzkiaMerkurioArtizarraIlargiaLurraMarteZeresAsteroide gerrikoJupiterJupiterren sateliteSaturnoSaturnoren sateliteUranoUranoren sateliteNeptunoren sateliteNeptunoPlutonHaumeaHaumearen sateliteakMakemakeS/2015 (136472) 1Kuiper gerrikoaErisDisnomiaDisko sakabanatuaHillsen hodeiaOorten hodeia
Planeta
txikiak
Nabarmendutako artikulua Planeta nanoak
  • Zeres
  • Orko
  • Pluton
    • 5 ilargi: Karonte, Hidra, Nix, Kerberos, Styx
  • Haumea
  • Quaoar
    • ilargi 1: Weywot
  • Makemake (planeta nanoa)
    • ilargi 1: MK2
  • Gonggong
    • ilargi 1: Xiangliu
  • Eris
    • ilargi 1: Disnomia
  • Sedna
Asteroideak
(Eguzki-sistemako
gorputz txikiak)
Asteroide nabarmenak
Taldeak eta familiak
Neptunoz haraindikoak
(Urruneko planeta
txikiak)
Kuiperren gerrikoa
Disko sakabanatua
Beste batzuk
Nabarmendutako artikulua Kometak
  • Zerrenda:Kokmetak
    • Kometa periodikoak
    • Kometa ia-parabolikoak
  • Eguzkitik-gertukoa
  • Handia
  • Iraungia
  • Galdua
Zerrendak
  • Objektuak tamainaren arabera
  • Aurkikuntzen kronologia
  • Asteroideak
Hipotetikoak
Ikus, gainera: Eguzki-sistemaren sorrera eta garapena eta Eguzki sistemaren ataria
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q184246
  • Commonscat Multimedia: Moons of Pluto / Q184246

  • Identifikadoreak
  • LCCN: sh95007254
  • Wd Datuak: Q184246
  • Commonscat Multimedia: Moons of Pluto / Q184246