Word2vec

Word2vec word embedding-ak sortzeko erabiltzen diren eredu multzoa da. Bi geruzez osatutako neurona sarea da, zeinen testu corpus erraldoiak emanda hitzen bektore distibuzionalak bueltatzen ditu. Normalean, dimentsio askotako bektoreak izan ohi dira, non corpuseko hitz bakoitzari espazioko bektore bat esleitzen zaio. Corpusean sarritan elkarren ondoan agertzen diren hitzak espazioan gertu egongo dira.

Word2vec Tomas Mikolov buru zen ikertzaile taldeak sortu zuen Googlen.[1] Algoritmo hau erabiliz sortutako bektore distribuzionalak aurretik zeuden ereduekin konparatuz zenbat hobekuntza zituen, ezkutuko semantikaren analisia adibidez.[2]

CBOW eta skipgram

Word2vec-ek bi arkitektura erabili ditzake hitzen errepresentazio distribuzionalak sortzeko: CBOW edo skip-gram. CBOW, testuinguruko hitzen batezbestekoa sarrera izanik, erdikoa aurresan. Skip-gram, erdiko hitza sarrera izanik, testuingurukoa aurresan.

CBOW vs Skipgram, bi ereduen arkitektura deskribatzen duen irudia.

Parametrizazioa

Arkitektura

Aurretik aipatu bezala bi eredu ezberdin erabili daiteke errepresentazio bektoreak lortzeko. Skipgram, motelagoa da baina ez ohiko hitzetan emaitza interesgarria sortzen ditu. CBOW, aurreko eredua baino azkarragoa da entrenatzerako orduan.

Entrenamendurako algoritmoa

Word2vec eredua softmax hierarkikoa edo laginketa negatiboaren bidez entrenatu ohi da. Softmax hierarkikoak Huffman zuhaitza erabiltzen du kalkuluak murrizteko. Laginketa negatiboak testuinguru desberdineko hitzen probabilitatea minimizatzen du; hitzen sakabanaketa eraginez bektore-espazioan.

Dimentsionalitatea

Oro har, bektoreen kalitatea hauen dimentsioekin egiten du gora, baina ez da beti betetzen. Normalean, bektoreen dimentsionalitatea 50-500 artean kokatzen da.

Leihoa

Leihoaren luzerak emandako hitzaren ondoan dauden zenbat hitzak sartu behar diren honen testuinguruan. Autoreek, skipgram-en 10 eta CBOWn 5 erabiltzea gomendatzen dute.

Hedapenak

Dokumentu osoen embedding-ak sortzeko word2vec-en hedapen desberdinak proposatu ziren. Hedapen hauek paragraph2vec edo doc2vec, zeinen C, Python eta Java/Scala-n dauden inplementatuta.

Analisia

Word2vec-ek sortzen duen word embedding-en arrakasta ez da oraindik ongi ulertzen. Goldberg eta Levy-k esan bezala, word2vec-ek antzeko testuinguruan dauden hitzek antzeko bektoreak izan ohi dituztela eta hau J.R. Firth's-n hipotesi distribusionalareik bat dator. Hala eta guztiz ere, azalpen hau ez dela nahikoa eta azalpen formalago bat eman zuten.

Erreferentziak

  1. Mikolov, Tomas; Chen, Kai; Corrado, Greg; Dean, Jeffrey. (2013-01-16). «Efficient Estimation of Word Representations in Vector Space» arXiv:1301.3781 [cs] (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).
  2. Goldberg, Yoav; Levy, Omer. (2014-02-15). «word2vec Explained: deriving Mikolov et al.'s negative-sampling word-embedding method» arXiv:1402.3722 [cs, stat] (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).

Ikus, gainera

  • WordNet
  • C
  • Java
  • Python

Kanpo estekak

  • C
  • Java/Scala
  • Python
  • Python
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q22673982
  • Wd Datuak: Q22673982