Urraka Ramiritz

Urraka Ramiritz

Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotza1045
Heriotza1077 (31/32 urte)
Hobiratze lekuaSanta María de Santa Cruz de la Serós
Las Benitas monasterioa
Familia
AitaRamiro I.a Aragoikoa
AmaErmesenda Foixkoa
Anai-arrebak
ikusi
Jarduerak
Jarduerakerlijiosoa, aristokrata eta moja

Urraka Remiritz (1045-1077)[1] aragoiar dama noblea izan zen, Semero leinu nafarrekoa, Ramiro I.a erregearen alaba gazteena, eta errege-familiako emakumezkoentzako sortutako Santa María de Santa Cruz de la Serós monasterioko lehen bizilaguna.

1059. urtean sartu zen Santa Maria monasterioan Urraka, eta handik urte batzuetara bere ahizpa nagusiak, Antsak, hartu zuen komentu haren gidaritza. Hirugarren ahizpa batekin batera (Teresa), hiruak bertan hilobiratu zituzten, hiru ahizpen irudia daraman sarkofago batean. Sarkofagoa 1622. urtean Jakara eraman zuten, Las Benitas monasteriora[2]. 21. mendean sarkofagoan egindako ikerketa genetiko batean deskubritu zen bederatzi pertsonaren gorpuzkinak zeudela sarkofagoan, eta haien artean identifikatu ahal izan zituzten Urraka bera (bere aita Ramiro erregea beste hilobi batean identifikatu baitzuten), eta baita Ramiroren ama eta Urrakaren amona Antsa Oibarkoa nafarra, zeinaren hilobiaren erreferentzia historikorik ez zen gordetzen[3][4].

⛭
Zuhaitz genealogikoa
Antso III.a Gartzeitz, Iruñeko Erregea
Ramiro I.a Aragoikoa
Antsa Oibarkoa
Urraka Ramiritz
Bernard-Roger, Count of Bigorre
Ermesenda Foixkoa
Garsende of Bigorre

Erreferentziak

  1. «RootsWeb's WorldConnect Project: Robby's Family Tree» worldconnect.rootsweb.ancestry.com (Noiz kontsultatua: 2018-09-07).
  2. .
  3. Identificada genéticamente la primera dinastía de los Reyes de Aragón. .
  4. (Gaztelaniaz) «Investigación sobre los reyes de Aragón | Genética Forense Universidad de Zaragoza» geneticaforense.unizar.es (Noiz kontsultatua: 2018-09-07).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q56510596
  • Commonscat Multimedia: Urraca of Aragon / Q56510596

  • Wd Datuak: Q56510596
  • Commonscat Multimedia: Urraca of Aragon / Q56510596