Tautotoponimo

Haranako izena elebiz, haran honetara bidea markatzen duen Aguraingo bide-seinalean.

Tautotoponimo (grezieratik: tauto "berdin", topos "leku" eta nomos "izen") leku bati izena emateko erabiltzen den toponimo pleonastikoa da, tokiaren izendapen geografikoa beste hizkuntza batean errepikatzen duena. Horregatik, tautotoponimoak leku jakin baten kolonizazioaren erakusgarri izaten dira.

Gure inguruko tautotoponimoen adibiderik klasikoena erdarazko Val d'Aran litzateke (gaztelaniaz Valle de Aran), Aran euskarazko haran hitzetik datorrelarik. Euskaldun batek errepikapenaren absurdoa argi ikusten du: Arango harana.

Xabier Kintanaren ustez Atapuerca ere tautotoponimoa izan daiteke (ate-puerta). Hori euskaldunon antzinako mendebalderako hedaduraren erakusgarria litzateke[1].

Beste tautotoponimo batzuk

  • Arabako Haranako harana eta Baias ibaia
  • Nafarroako Sakana harana
  • Okzitaniako Arango harana
  • Saharako basamortua (saharak basamortu esan nahi du)
  • Burgoseko hiria (burgok hiri esan nahi du)
  • Medinako hiria (medinak hiri esan nahi du arabieraz)
  • Pont de Suert ("Suert" terminoak zubi-hiri esan nahi du aitzineuskaraz)
  • Michigan Lakua ("Michigan" terminoak ur handi esan nahi du ojibweraz)

Erreferentziak

  1. Atapuerca izenaren inguruan izeneko artikulua erabili.com webgunean

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3091091
  • Wd Datuak: Q3091091