Sussie Pussie

Sussie Pussie
Bizitza
JaiotzaIruñea, 1998ko maiatzaren 7a (26 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
BizilekuaUharte
Jarduerak
Jarduerakmusikaria, drag queena eta ipuin-kontalaria

lasussiepussie.wixsite.com…
Instagram: sussie_pussie Edit the value on Wikidata

Sussie Pussie (Iruñea, Nafaroa Garaia, 1998ko maiatzaren 7a) Odei Alkazar Iratxeta drag artista nafarrak gorpuztutako pertsonaia da.

Ibilbidea

2018an egin zuen lehen jendaurreko emankizuna Mary Pussie drag lagunarekin batera Urdiaingo taberna batean. Ordutik, dantzaleku, festa eta jaialdi askotan egin ditu emankizunak.

Sussie Pussie pertsonaia, Gandía Shore telebista saioko Ylenia, Aída telesaileko Lore eta Dolly Parton pertsonaietan inspiratuta dago[1]. Pertsonaiaren izena La Que se avecina telesaileko pertsona baten izenetik hartu zuen[2].

Haurrentzako ipuin kontaketak egiten ditu, umeen artean errespetua eta aniztasuna helburu dutenak[3].

Lanbidez batukada irakaslea da[4] eta drag ikastaroak ere eman ditu[5].

Ikuskizunak

  • 2022 Lumak Drag Festival, Albina Starduts, Donatella Mani eta Euskal Herriko beste drag artista batzuekin batera.

Abestiak

  • 2021 Benidorm

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Bernués, Mikel. (2020-02-12). «Una transformación vital: Odei Alkazar y su lado 'drag queen' como Sussie Pussie» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2022-07-06).
  2. (Gaztelaniaz) «Odei Alkazar: Drag como estilo de vida. Un perfil de Adriana López - ZG» Zero Grados 2019-09-19 (Noiz kontsultatua: 2022-07-06).
  3. (Gaztelaniaz) «INICIO» SUSSIE PUSSIE (Noiz kontsultatua: 2022-07-06).
  4. Tubia, Iker. ««Sekulako tresna politikoa da 'drag'-a»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-07-06).
  5. «Harrotu: Udazkeneko programazioa» Ayuntamiento de Pamplona (Noiz kontsultatua: 2022-07-06).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q112945869
  • Wd Datuak: Q112945869