Sara Buesa Rodríguez

Sara Buesa Rodríguez

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaGasteiz, 1980ko irailaren 22a (43 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Familia
AitaFernando Buesa
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpsikologo klinikoa eta giza eskubideen aldeko ekintzailea
Enplegatzailea(k)Gasteizko Udala

Sara Buesa Rodríguez (Gasteiz, 1980ko irailaren 22a) politikari arabarra da, Euskal Herriko giza eskubideen aldeko ekintzailea eta Fernando Buesa Fundazioaren lehendakariordea.

Biografia

2000. urtean, ETA erakundeak Fernando Buesa Blanco aita hil zuen.[1]

2015etik 2019ra Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren zuzendaria izan zen Gasteizko Udalean. 2019tik 2021eko maiatzera Gasteizko Udaleko Gizarte Politika, Adineko eta Haur Departamentuko zuzendaria izan zen.[2]

2021eko maiatzean Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuko Prestazio eta Gizarteratze zuzendari izendatu zuten.[3]

2012. urteaz geroztik, Fernando Buesa Fundazioko lehendakariordea da. 2000ko azaroan sortu zen, Fernando Buesaren oroimenez, bake-kulturaren, demokraziaren eta gizarte-aurrerabidearen alde duen ereduari bizirik eusteko.[4][5]

2014. urtetik ikasgeletara eraman du bere lekukotza Eusko Jaurlaritzaren eta Adi-adian[6] programarekin. Programa horren helburua giza duintasuna, bizikidetza eta enpatia ikastea da, biktimen testigantzak entzuteko esperientzia baten bidez.[7]

Sariak eta aintzatespenak

  • 2015 Gazte Rol Model Saria, Pili Zabalarekin batera, giza eskubideak errespetatzeko egindako lanagatik, urraketa salatzeagatik, oroimen historikoagatik eta bake-kulturaren aldeko apustu irmoagatik.[8]
  • 2016 Txema Fínez saria, terrorismoaren biktimek "bizikidetzarako hezkuntzari, bakearen, giza eskubideen eta justiziaren aldeko konpromisoari" egindako ekarpen baliotsua.[9][10]

Erreferentziak

  1. «La familia Buesa pide a los partidos que «se posicionen claramente» contra ETA» El Correo 2018-02-22.
  2. Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz. CURRICULUM VITAE - SARA BUESA RODRÍGUEZ. .
  3. Irekia. «Irekia - Sara Buesa se incorpora a Lanbide como nueva Directora de Prestaciones e Inclusión» www.irekia.euskadi.eus.
  4. Órganos de gobierno de la Fundación Fernando Buesa Fundazioa. .
  5. Buesa Rodríguez, Sara. (21 de febrero de 2021). Intervención de Sara Buesa, vicepresidenta de la Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioa. .
  6. «Módulo Adi-adian - eskolabakegune» www.eskolabakegune.euskadi.eus.
  7. «Los testimonios de víctimas llegan a casi 3.000 alumnos desde su reactivación» www.noticiasdealava.eus.
  8. «Pili Zabaja y Sara Buesa» Gazte Role Model.
  9. SER, Cadena. (2016-10-25). «Sara Buesa: "Contar tu experiencia como víctima a los jóvenes es reconfortante y sanador"» Cadena SER Euskadi.
  10. «Víctimas que ofrecen su testimonio dicen que relatar sus vivencias es «duro» pero «ayuda a construir la paz»» El Correo 2016-10-26.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q106824695
  • Commonscat Multimedia: Sara Buesa Rodríguez / Q106824695

  • Bilduma digitalak
  • Dialnet: 2965688
  • Wd Datuak: Q106824695
  • Commonscat Multimedia: Sara Buesa Rodríguez / Q106824695