Rudolf Maister

Artikulu honek erreferentziak behar ditu.
Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu.
Rudolf Maister

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaKamnik, 1874ko martxoaren 29a
Herrialdea Jugoslaviako Erresuma
 Austria-Hungariako Inperioa
HeriotzaUnec (en) Itzuli, 1934ko uztailaren 26a (60 urte)
Hobiratze lekuaMaribor Cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakesloveniera
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea eta margolaria
Jasotako sariak
ikusi
  • Order of the Star of Karađorđe Order of the Star of Karađorđe
    Order of the White Eagle Order of the White Eagle
    Order of St. Sava Order of St. Sava
    Czechoslovak War Cross 1918 Czechoslovak War Cross 1918
Izengoitia(k)Vojanov
Zerbitzu militarra
Adar militarraArmada austriar-hungariarra
Royal Yugoslav Army (en) Itzuli
Graduadibisio-jeneral
jeneral
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra

Musicbrainz: 14806b92-7892-4331-b434-2e54fd75c6bd Edit the value on Wikidata

Rudolf Maister (luma izena: Vojanov; 1874ko martxoaren 29a – 1934ko uztailaren 26a) esloveniar militar, poeta eta aktibista politikoa izan zen. 1918-1919 artean Esloveniako iparraldean Maisterren agindupean borrokatu zuten soldaduak "Maisterren borrokalariak" (eslovenieraz: Maistrovi borci) bezala ezagutuak izan ziren. Maister poeta eta margolari autodidakta ere izan zen.

Bizitza

Lehenengo urteak eta Estiriaren kontrolerako borroka

Maister Goi Carniolako Kamniken jaio zen, hiri komertziala. Garai hartan Austria-Hungariaren zati zen. Lehen Mundu Gerran, Austrohungariar Armadaren parte izan zen, esperientzia militarra lortuz. 1917an Grazera bidali zuten, maiore mailara igota. 1918an, gerra amaitzear zegoela, Austria-Hungaria galtzen ari zela begi-bistakoa zenean, Mariborreko udalak Maribor Austriara anexionatzea aldarrikatu zuen. Maisterrek 4.000 soldadu eta 200 ofizialez osatutako Esloveniako boluntarioen indarrak antolatu zituen eta 1918ko azaroaren 23ko gauean Maribor hiriaren eta inguruko Estiria Behereko eskualdearen kontrola lortu zuen. Data hori Esloveniako estatu jaiegun gisa onartua izan da 2005etik. Esloveniar Estiria Behereko Kontseilu Nazionalak azaroaren 1ean jeneral izendatu zuen.

Akzio honekin Maribor, Alemanez hitz egiten duen hiria, Esloveniarren, Kroaziarren eta Serbiarren Estatu eratu berriarentzat ziurtatua izan zen, abenduaren 1ean Jugoslaviako Erresuma bihurtu zena. Jugoslaviar gobernuak Maisterren jeneral maila berretsi zuen.

Marburgoko Igande Odoltsua

1919ko urtarrilaren 27an, Esloveniar tropek, Maisterren agindupean, Mariborren (alemanieraz: Marburg), Amerikako bake ordezkaritzaren zain zeuden alemaniarrak tirokatu zituzten. Bederatzi alemaniar hil eta hemezortzi baino gehiago larri zauritu zituzten. Iturri alemaniarrek arrazoirik gabe tiro egin izana leporatu zioten Maisterren tropei, eta lekuko esloveniarrek, hala nola Maks Poharrek, deklaratu zuten alemaniarrek (batzuk oraindik "Goardia Berdea" izeneko Alemaniako erakunde paramilitarraren uniformean) hiria zaintzen zuten soldadu esloveniarrei eraso zietela. Gertaera honen bertsio esloveniar batean, alemaniar batek, errebolber bat eskuan, Esloveniako soldaduen aldera tiroka hasi zen, hauek jendetza zibilari tiro eginez erantzun zuten. Tiroketaren erantzukizuna ez da argitu oraindik. Gertakizuna "Marburgoko Igande Odoltsua" (Alemanieraz: Marburger Blutsonntag) izenarekin ezagutzen da.

Karintiaren kontrolerako borroka

1919ko azaroan, Maisterren indarrek bat egin zuten Serbiar, Kroaziar eta Esloveniarren Erresumako armadarekin Karintian. Maister haiekin elkartu zen geroago, eta Klagenfurteko harrapaketan parte hartu zuen. Karintiar Plebiszitoaren ondoren, non Karintiar Esloveniar gehienek Austriaren parte mantentzea erabaki zuten, Maister bizitza pribatura erretiratzea erabaki zuen. Planinatik hurbil zeuden lur propioetan eman zuen bere geroko bizitza, Karniola Beherean.

Poesia

Maisterrek poesia idatzi zuen baita, 1904 eta 1929an argitaratutako bi liburukietan bilduta. Bere poesia gehienak estetika Post-Romantikoa jarraitzen du, eta XIX. mendeko esloveniar poesia liriko-patriotikoaren eraginak jaso ditu, Simon Jenko, Simon Gregorčič, eta Anton Aškerc-en eraginak ikusgarrienak izanik.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q697765
  • Commonscat Multimedia: Rudolf Maister / Q697765

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 25402341
  • ISNI: 0000000055375070
  • GND: 118968831
  • LCCN: n83149789
  • NKC: js20020805337
  • Slovenska biografija: 340526
  • Open Library: OL871984A
  • Wd Datuak: Q697765
  • Commonscat Multimedia: Rudolf Maister / Q697765