Ophiuchus (konstelazioa)

Ophiuchus 
Irudi gehiago
Datuak
LaburduraOph
GenitiboaOphiuchi
Eremua948,3 gradu karratu (. maila)
Izar kantitatea
(magnitudea < 3)
174 (mv < 6,5)
Izarrik distiratsuenaRas Alhague (itxurazko magnitudea 2,08)
Meteoro euriaOphiuchidak (maiatzean normalean)
Konstelazio mugakideakHercules, Serpens (konstelazioa), Libra, Scorpius, Sagittarius eta Aquila (konstelazioa)
Behaketa
Igoera zuzena16 h 1,55 m eta 18 h 45,83 m artean h
Deklinazioa-30,21° eta 14,39° artean°
Ikuspen onena 21:00etan (9 PM): Uztaila
++80° eta −-80° latitude bitartean ikusgai.

Ophiuchus edo Ofiuko[1][oh 1] (latinez: Ophiuchus— "Sugearen eramailea" edo "Sugeen ehiztaria") konstelazio moderno bat da (gaur egun 88 daude) eta Ptolomeok zerrendatu zituen 48 konstelazioetako bat da[2]. Ekuatore zerutiarrean kokaturik dagoenez, bi hemisferioetan ikus daiteke, apiriletik urrira bitartean.

Ophiuchusetik iparraldera Hercules konstelazioa ikus dezakegu, hego-mendebaldera Sagittarius, hego-ekialdera Scorpius, ekialdera Serpens Caput (Sugearen burua) eta Libra, azkenik, mendebaldera Aquila, Scutum eta Serpens Cauda (Sugearen isatsa). Konstelazioak gizon bat irudikatzen du, suge batek inguratzen duela.

Izar nagusiak

Jarraian Ophiuchus konstelazioko izar aipagarri batzuk dituzue.

  • α Ophiuchi (Ras Alhague edo Rasalhague), konstelazio osoko izar distiratsuena da, 2,09ko magnitudearekin. Kolore zuriko izarra da.
  • β Ophiuchi (Cebalrai), K2III motako erraldoi laranja bat da, 2, 77ko magnitudea du eta konstelazioaren iparraldean kokatzen da.
  • γ Ophiuchi, 3,75eko magnitudea duen izar zuri bat da, hautsezko disko zirkumestelar bat atzeman zaio.
  • δ Ophiuchi (Yed Prior), kolore gorria duen eta 2, 73ko magnitudea duen izarra. Konstelazioaren hegoaldean kokatzen da, sugearen burutik hurbil.
  • ε Ophiuchi (Yed Posterior), Yed Priorretik hurbil kokatzen da kolore horiko izar erraldoi hau. 3,23ko magnitudea du.
  • ζ Ophiuchi, 2,54ko magnitudearekin konstelazioko hirugarren izarrik distiratsuena da. O espektro-motako izarra da (urdin iluna), ez da oso ohikoa horrelako izar bat aurkitzea.
  • η Ophiuchi (Sabik), 2,43ko magnitudearekin konstelazioko bigarren izarrik distiratsuena, sekuentzia nagusiko izar bitar zuri bat da.
  • θ Ophiuchi, 3,25eko magnitudea duen azpierraldoi urdina.
  • κ Ophiuchi, 3,20ko magnitudea duen erraldoi laranja.
  • λ Ophiuchi (Marfik), Ophiuchusen ukondoan kokatzen den izar hirukoitza.
Hubble espazio teleskopioak M62 kumulu globularrari ateratako argazkia.

Espazio sakoneko objektuak

  • M9, 7,7ko magnitudea duen kumulu globularra, galaxiaren nukleotik hurbilenen daudenetariko bat da, kumulu honetako izarrik distiratsuenek 13,5eko magnitudea dute.
  • Konstelazioaren iparraldean M10 eta M12 kumulu globularrak aurki daitezke, biek ere kolore horizta dute bertan dauden erraldoi gorri eta laranjengatik.
  • M19 kumulu globularra, galaxiaren erdigunetik 5200 argi-urtera dago kokatuta.
  • M62, Scorpius konstelazioarekin muga egiten duen kumulua. Bere forma irregularrak astronomoak erakartzen ditu.
  • LDN 1773, nebulosa ilun hau Piparen nebulosa bezala ere ezaguna da.
  • NGC 6369, nebulosa planetario hau Espiritu Txikiaren nebulosa edo Mamu Txikiaren nebulosa izenekin ere ezaguna da.
Ophiuchus, John Flamsteeden Atlas Coelestisean.

Mitologia

Greziar mitologian, Ophiuchus Apolo jainkoaren eta Coronide hilkorraren semea da. Ophiuchusek, mitologiak dioenez, hildakoak berriz ere biziarazteko abilezia lortu zuen medikuntzan zituen gaitasun bereziei esker. Hadesek haserre, Zeusi eskatu zion gizon hau hiltzeko, naturaren ordena aldatzen zebilelako. Zeusek Hadesen nahia bete zuen eta Ophiuchus hil zuen, baina bere abilezia bereziak gogoratzeko, zeruan gaur egun dagoen konstelazioa aitortu zion.

Ikus, gainera

Oharrak

  1. Euskaltzaindiaren 173. arauak honako hau gomendatzen du: "Euskaraz, konstelazioen izenak adierazteko, komeni da nazioarteko formak —latinezko grafia— erabiltzea, hainbat komeniago testuak zenbat eta teknikoago edo jasoago izan. Nolanahi ere, latinezko izenen itzulpenak edo egokitzapenak ere —azalpen-izenak— erabil daitezke, bigarren mailan, testu didaktikoetan edo azalpen gisa".

Erreferentziak

  1. «Konstelazioak (88 konstelazio ofizialak)» 173. Astroen izenak. Euskaltzaindia, 20 or..
  2. (Ingelesez) Kanas, Nick. (2012). Star Maps: History, Artistry, and Cartography. Springer New York, 111 or. ISBN 9781461409175..

Kanpo estekak

  • Wikimedia Commonsen badira hainbat multimedia fitxategi Ophiuchusen inguruan.
  • Ophiuchusen inguruko argazkiak
  • Ophiuchusi buruzko artikulua (Ingelesez)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q8906
  • Commonscat Multimedia: Ophiuchus (constellation) / Q8906

  • Identifikadoreak
  • GND: 4396662-7
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q8906
  • Commonscat Multimedia: Ophiuchus (constellation) / Q8906


88 konstelazioen izenak

Andromeda • Antlia • Apus • Aquarius • Aquila • Ara • Aries • Auriga • Boötes • Caelum • Camelopardis • Cancer • Canes Venatici • Canis Major • Canis Minor • Capricornus • Carina • Cassiopeia • Centaurus • Cepheus • Cetus • ChamaeleonCircinus • Columba • Coma BerenicesCorona AustralisCorona Borealis • Corvus • Crater • Crux • Cygnus • Delphinus • Dorado • Draco • Equuleus • Eridanus • Fornax • Gemini • Grus • Hercules • Horologium • Hydra • Hydrus • Indus • Lacerta • Leo • Leo Minor • Lepus • Libra • Lupus • Lynx • Lira • Mensa • Microscopium • MonocerosMusca • Norma • Octans • Ophiuchus • Orion • Pavo • Pegasus • Perseus • Phoenix • Pictor • Pisces • Pisces Austrinus • Puppis • Pyxis • Reticulum • Sagitta • Sagittarius • Scorpius • Sculptor • Scutum • Serpens • Sextans • Taurus • Telescopium • Triangulum • Triangulum Australe • Tucana • Ursa MajorUrsa Minor • Vela • Virgo • Volans • Vulpecula

  • i
  • e
  • a
Mendebaldeko Zodiakoa
  • i
  • e
  • a
Astrologia • Zodiakoaren zeinuak

Aries

Taurus

Gemini

Cancer

Leo

Virgo

Libra

Scorpius

Sagittarius

Capricornus

Aquarius

Pisces

  • i
  • e
  • a

Aries

Taurus

Gemini

Cancer

Leo

Virgo

Libra

Scorpius

Sagittarius

Capricornus

Aquarius

Pisces

Ikus, gainera: Koordenatu ekliptiko • Ekinozioen prezesio • Zodiakoko argia