Nazioarteko gotiko

Limbourg anaiak, Kristoren tentaldiak, Les Très Riches Heures du duc de Berry kodexeko miniatura, 1412-1416 aldean, Musée Condé, Chantilly

Nazioarteko gotikoa arte gotikoaren aldi berankorra izan zen, XIV. mende amaieran eta XV. mende hasieran Borgoina, Frantzia eta iparraldeko Italian garatu zena.

Historia

1400 inguruan, Europako hainbat herrialdetako errege familien eta gorteen arteko harreman ugariak zirela-eta -ahaidetasunezkoak eta politikoak-, asko mugitu ziren artistak lurralde batzuetatik besteetara. Hala, ipar eta hegoaldeko Europako arte tradizioek bat eginik, estilo bakar bat geratu zen nagusi mendebaldeko Europan, nazioarteko estiloa deitu zaiona. Estilo hori ez zen margolanetara mugatu, hitz bera erabiltzen baita aldi hartako eskultura definitzeko ere; baina argi dago pintoreak eta miniatura margotzaileak izan zirela nazioarteko estiloaren garapenean protagonismo handiena izan zutenak. Herbehereak, Frantzia, Italia eta erdialdeko Europa izan ziren nazioarteko estiloaren gune nagusiak.

Melchior Broederlam flandriarra izan zen estilo horretan aritu zen lehenengoetako bat, Limbourg anaiak etorri ziren gero, eta, azkenik, ezin aipatu gabe utzi Italiako pintoreen ekarpena, hala nola, Gentile da Fabrianorena.

Artistak

Frantziako Erresuma

Henri Bellechose, San Denisen azken jaunartzea eta gurutziltzatzea, 1416, Louvre museoa, Paris.
  • André Beauneveu, 1335–1401, frantziar margolari eta eskultorea.
  • Jean de Beaumetz, 1335 aldean-1396, frantziar margolaria.
  • Jacques de Baerze, ?-1399 ondoan, flandriar eskultorea.
  • Jacquemart de Hesdin, 1350–1410, frantziar miniaturista.
  • Jean Malouel, 1365–1415, herberetar margolaria.
  • Limbourg anaiak, 1380-1416 aldean, herberetar miniaturistak.
  • Henri Bellechose, 1415–1440, flandriar margolaria.
  • Melchior Broederlam, 1355–1411, flandriar margolaria.
  • Boucicauteko maisua, 1405-1420 bitartean lan egin zuena, frantziar edo flandriar miniaturista.
  • Bedfordko maisua, XV. mendearen lehen erdialdean lan egin zuena, frantziar miniaturista.
  • Rohango maisua, 1410-1435 bitartean lan egin zuena, frantziar miniaturista.
  • Hennequin de Bruges (Jean de Bondol ere deitua), 1340 aldean-1400 aldean, flandriar margolaria.
  • Narbonako Parementaren maisua, 1356-1408 bitartean lan egin zuena, frantziar margolari eta miniaturista.
Narbonako Parementa, 1364–1378


Germaniako Erromatar Inperio Santua

  • Théodoric maisua, 1348-1368 bitartean aipatua, Pragako gortean lan egin zuena.
  • Kłodzkoko Madonna-ren maisua, 1350 aldean, bohemiar margolaria.
  • Vyšší Brodeko maisua, 1350-1360 bitartean lan egin zuena, bohemiar margolaria.
  • Peter Parler, 1330–1399, alemaniar eskultorea.
  • Wittingauko maisua, XIV. mendearen bigarren erdialdea, bohemiar margolaria.
  • Bertram maisua, XIV. mendearen amaiera, Hanburgoko margolaria.
  • Conrad von Soest, 1370-1422 bitartean, Westfaliako margolaria.
  • Veronikaren maisua, XV. mendearen hasiera, alemaniar margolaria Kolonian lan egin zuena.
  • Francke maisua, XV. mendearen lehen herena, Hanburgon lan egin zuena.
  • Rhin Garaiko maisua, XV. mendearen lehen laurdenean lan egin zuena, Renaniako margolaria.
Conrad von Soest, Niederwildungen erretaula, 1403 aldean, Bad Wildungen, Alemania


Ingalaterra

  • Wiltongo diptikoaren maisua, XIV. mendearen amaiera, margolari ingeles edo frantsesa.

Iberiar penintsula

Gentile da Fabriano, Ama Birjinaren koroatzea, 1420 aldean, Getty Center, Los Angeles.
  • Lluís Borrassà, 1350–1424, margolari katalana.
  • Bernat Martorell, 1390-1452 aldean, margolari katalana.

Italiar penintsula

  • Giovanni da Milano, 1350–1369 bitartean Milan eta Florentzian lan egin zuen margolaria.
  • Lorenzo Veneziano, 1357-1372 bitartean lan egin zuen margolaria.
  • Lorenzo Monaco, 1370 aldean–1425 aldean, Florentziako eskolako margolari eta miniaturista, Fra Angelicoren irakaslea.
  • Gentile da Fabriano, 1370–1427, batez ere Toscanan lan egin zuen margolaria.
  • Jacobello del Fiore, 1370 aldean-1439 aldean, veneziar margolaria.
  • Stefano da Verona, 1375–1438, Veronan lan egin zuen margolaria.
  • Pisanello, 1395 aldean-1455 aldean, Pisako margolaria.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016/02/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q867769
  • Commonscat Multimedia: International Gothic / Q867769

  • Identifikadoreak
  • AAT: 300020786
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q867769
  • Commonscat Multimedia: International Gothic / Q867769