Magela Baudoin

Magela Baudoin

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaCaracas, 1973ko urtarrilaren 3a (51 urte)
Herrialdea Bolivia
Lehen hizkuntzagaztelania
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta kazetaria
Lan nabarmenak
ikusi
  • Sleeping Dragons (en) Itzuli
Jasotako sariak
ikusi
  • National Novel Award  (2014)
    [[]]  (2015)
Genero artistikoakontakizun laburra
eleberria

Twitter: BaudoinMagela Edit the value on Wikidata

Magela Baudoin (Caracas, 1973ko urtarrilaren 3a) idazle eta kazetari boliviarra da.[1] Artikuluak, erreportajeak, elkarrizketak eta zutabeak argitaratu ditu Boliviako zein nazioarteko komunikabide idatzietan, besteak beste: La Razón, La Prensa edo Nueva Crónica-n.

Biografia

Salamancako Unibertsitatean Idazketa Kreatiboko masterra egin zuen. Komunikazio Estrategikoko Rodríguez eta Baudoin enpresaren sortzaileetako bat izateaz gain, El Ansia literatura-aldizkariko zuzendaria da, eta Giovanna Rivero idazlearekin batera Mantis argitaletxea zuzentzen du, Hispanoamerikako idazleen literatura-lanak zabaltzen espezializatua. Azkenik, Santa Cruzeko Unibertsitate Pribatuko (UPSA) Idazketa Sortzailearen programaren sortzailea eta koordinatzailea da.

Haren ipuinak antologia eta aldizkari inprimatu eta digitaletan bildu izan dira, hala nola, Kolonbiako Malpensante, Espainiako The Short Story, Revista Ñ, Argentinako Escritores del mundo eta Mexikoko Círculo de Poesía.

Lanak

  • Mujeres de costado (Editorial Plural, 2010).
  • El sonido de la H (Editorial Santillana, 2014).
  • La composición de la sal (Editorial Plural, 2014).[2]
  • Vendrá la muerte y tendrá tus ojos (Editorial Plural, 2021).[3]
  • Solo vuelo en tu caída (Odelia, 2023).[4]

Sariak eta aitortzak

  • 2014an, Boliviako "Alfaguara" eleberri sari nazionala El sonido de la H liburuagatik [5]
  • 2015ean, La composición de la sal ipuin-liburuagatik Gabriel García Márquez Hispanoamerikako ipuin-saria jaso zuen.[6]

Erreferentziak

  1. «Libro La composición de la sal de Baudoin será traducido al inglés» Página Siete 12 de enero de 3017.
  2. (Gaztelaniaz) «Magela Baudoin: “La inteligencia es la más cruel de las discriminaciones”» El País 2016-12-19 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-02-21).
  3. «‘Vendrá la muerte y tendrá tus ojos’, el libro de Magela Baudoin en la FIL Santa Cruz» La Razón 2021-07-26.
  4. (Gaztelaniaz) «Reseña: Solo vuelo en tu caída, de Magela Baudoin» LA NACION 2023-02-18 (Noiz kontsultatua: 2023-02-21).
  5. Magela Baudoin gana el Premio Nacional de Novela ‘Alfaguara’ de Bolivia. .
  6. Aguirre, Liliana. (28 de noviembre de 2015). Baudoin gana el premio Gabriel García Márquez. .

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q51766559
  • Commonscat Multimedia: Magela Baudoin / Q51766559

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 173302607
  • ISNI: 0000000123475373
  • BNF: 178430482 (data)
  • GND: 1106565053
  • LCCN: nb2011018895
  • SUDOC: 18805006X
  • Wd Datuak: Q51766559
  • Commonscat Multimedia: Magela Baudoin / Q51766559