Juan Kruz Lakasta

Juan Kruz Lakasta

Juan Kruz Lakasta 948 Merkatuko Euskalerria Irratiko setean (2017).
Bizitza
JaiotzaJaka, 1970eko azaroaren 16a (53 urte)
Herrialdea Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria
Lantokia(k)Euskalerria irratia

Twitter: jklakasta Edit the value on Wikidata

Juan Kruz Lakasta (Jaka, 1970eko azaroaren 16a),[1] nafar kazetaria da, Euskalerria irratian aritzen dena. 90ko hamarkadan intsumisio mugimenduan aritu zen. Kazetari gisa, haren umorea, izaera poliedrikoa eta gizarte konpromisoa da gehien nabarmentzen diren ezaugarriak.[2][1]

Ibilbidea

17 urterekin Eguzki Irratian hasi zen, eta 10 urte egin zituen han, irratia, umorea eta agitazioa uztartzen. Euskaldunon Egunkaria sortu eta urtebetera hasi zen bertan lanean. 1999an Euskalerria irratian hasi zen lanean.[2]

Irratiaz gain, telebistan ere aritu da iritzi emaile, gidoigile eta kolaboratzaile lanetan, besteak beste, Sorginen laratza saioan. Diario de Noticiasen zutabegile ari da.[2]

Erreferentziak

  1. a b Gaztezulo. Juan Kruz Lakasta: “Potroso samarra naiz”. (Noiz kontsultatua: 2017-11-17).
  2. a b c Juan Kruz Lakasta: "Euskalerria Irratia ikur bihurtu da euskalzaleentzat eta euskararen aurkakoentzat". (Noiz kontsultatua: 2017-11-17).
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q43265414
  • Wd Datuak: Q43265414