José Luis Urrutia
José Luis Urrutia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1958 (65/66 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | eleberrigilea eta poeta |
joseluisurrutia.com |
José Luis Urrutia López (Begoña, Bilbo, 1958) bizkaitar idazlea da. Hasieran, poesia landu zuen batez ere: Sangre enamorada (1981). Gero, kontakizun laburrak idazten hasi zen, eta, azkenik, 1998an, eleberriak idazteari ekin zion, eleberri historikoak, hain zuzen. Harrezkero genero hori landu du gehienbat: El Ayalés. La historia de Elías de Aldama (2001), Los caminos de Elías (2002), Tan lejos de Ayala (2003), La sombra de Lanzuri (2006).[1] 2007an, El secreto de las piedras rojas izenburuko komikiaren gidoia eta testuak idatzi zituen, Arrigorriagako udalaren eskaeraz. Beste lan aipagarri batzuk: El Inquilino del balneario de Orduña (2006), Los demonios de la guarda (2004), Ignacio. Los años de la espada (2005) eta César Borgia. El hijo del Papa (2008).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017-2-8 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ García, Arturo. (2006/04/07). «José Luis Urrutia cierra con 'La Sombra de Lanzuri' su trilogía sobre Elías de Aldama 'El Ayalés'» Diario Vasco.
![]() ![]() | Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Datuak: Q28732926