Gailu erdieroale

Atalase sorketa. Mosfet-aren operazioa eta bere Id-Vg bihurgunea. Ez bada tentsiorik aplikatzen osagaia itzalita dago; ez dago elektroirik ubidean. Tentsioa transistorearen atean igotzen den heinean korrontearen dentsitatea handituz doa eta osagaia piztuko da.

Gailu erdieroaleak osagai elektronikoak dira. Oinarria, material erdieroaleek dituzten ezaugarrietan datza. Eroaletasun balio ertainak dituzte, ez dira isolatzaile, ez eroale onak. Oso erabilgarriak dira beraien portaera alda daitekeelako <<erraz>> ezpurutasunen bitartez, eta horri dopazioa deritzo. Batez ere, hauek erabiltzen dira: silizioa, germanioa eta galio arseniuroa. Material erdieroaleen eroankortasuna mendera daiteke eremu elektriko edo eremu magnetiko bat txertatuz, argi edo beroaren menpe jarriz, edota deformazio mekanikoarekin; hau guztia dela eta, gailu erdieroaleak sentsore paregabeak dira.[1]

Gaur egun

Gaur egungo elektronika eta informatika ezin izango ziren lortu gailu erdieroalerik gabe. Diodoak eta batez ere transistoreak erabiltzen dira. Non, azken horiek elektronikaren garuntzat jo dezakegun. Mikroprozesadore guztiak erdieroalez eginda daude; hortaz, gaur egungo teknologiaren atal garrantzitsuena ere, gailu erdieroale bat da, transistore oso txikiak dituena.

Funtzionamendua

Gailu erdieroaleen funtzionamendua hutsune eta elektroien mugimenduan oinarritzen da. Aipatu den moduan ezpurutasunen bitartez dopatu egin daiteke materiala: elektroientzako hutsune gehiago dituen material mota bat sortuz, <<p mota>> (p positibotik dator, elektroi gutxiago baititu) eta elektroi kopuru handiago izateko <<n mota>> (noski, n negatiboagoa dela erreferentziatzen du). Honela portaera asimetriko bat izango du edozein gailu erdieroalek. p-n lotura batek diodoa osatzen du, eta p-n-p edo n-p-n transistorea. Jokaera hau, korronte eta tentsio jakin menpe gertatzen da, eta portaera hau aprobetxatuz lortzen da zirkuitu elektronikoen funtzionamendu konplexua.

Historia

Lehengo aldiz erdieroaleez hitz egin zuena Alessandro Volta izan zen, 1782an.

Hala ere, Michael Faraday heldu arte, 1833ean, ez ziren hauen ezaugarriak aztertu. Faraday konturatu zen zilar sulfuroaren erresistentzia elektrikoa jaitsi egin zela tenperaturarekin batera.

Geroago, Karl Braun-ek lehenengo diodoa sortu zuen 1874an; nola korronteak noranzko bakarrean ibiltzen zela ikertu zuen, burdin eta galena ikutzen ziren puntutikan.

1901ean patentatu zen lehen osagai erdieroalea "katu biboteak" Jagadis Chandra Bose-k sortua. Artezgailu erdieroale hau irrati-uhinak antzemateko sortua izan zen.

John Bardeen, Walter Brattain eta William Shockley asmatu zuten transistorea 1947an eta Nobel saria jaso zuten, honek etorkizunean izango zuen garrantzia aurreikusiz.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Golio, Mike; Golio, Janet. (2018-10-03). RF and Microwave Passive and Active Technologies. CRC Press ISBN 978-1-4200-0672-8. (Noiz kontsultatua: 2020-12-18).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q175805
  • Commonscat Multimedia: Semiconductors / Q175805

  • Identifikadoreak
  • NKC: ph115802
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q175805
  • Commonscat Multimedia: Semiconductors / Q175805


  • i
  • e
  • a
Gailu
erdieroaleak
MOS tansistoreak
Beste transistore batzuk
  • Darlington transistore
  • Difusio transistore
  • Eremu-efektuko transistore (FET)
  • Eremu-efektuko transistore organiko (OFET)
  • Indukzio estatikoko transistore (SIT)
  • JFET
  • Kontaktu transistore
  • Lotura bakarreko transistore (UJT)
  • Pentode transistore
  • PUT
  • Tetrode transistorea
  • Transistore argi-emaile (LET)
  • Transistore argi-emaile organiko (OLET)
  • Transistore bipolar (BJT)
Diodoak
Beste gailu batzuk
Tentsio-erregulagailuak
Balbula termoionikoak
  • Acorn balbula
  • Audioi
  • Izpi zuzenduko tetrodo
  • Hari beroko barretore
  • Compactron
  • Diodo termoioniko
  • Fleming balbula
  • Nonodo
  • Nuvistor
  • Pentagrid konbertsore (Hexodo, Heptodo, Oktodo)
  • Pentodo
  • Hodi fotomultiplikatzaile
  • Fototutu
  • Tetrodo
  • Triodo
Balbula termoionikoak (RF)
  • Atzeranzko-uhin oszilatzaile (BWO)
  • Eremu gurutzatuko anplifikatzaile (CFA)
  • Girotroi
  • Klistrodo (IOT)
  • Klistroi
  • Magnetroi
  • Maser
  • Sutton hodi
  • Uhin progresiboko tutu (TWT)
Izpi katodikozko hodiak
  • Izpi deflexio hodi
  • Charactron
  • Ikonoskopio
  • Begi magiko
  • Monoskopio
  • Selektroi
  • Gordetze tutu
  • Nixie tutu
  • Bideokamera tutu
  • Williams tutu
Gasez betetako tutuak
  • Dekatroi
  • Ignitron
  • Katodo hotz
  • Kritroi
  • Krosatroi
  • Merkurio arkuzko balbula
  • Neonezko lanpara
  • Nixie tutu
  • Tiratroi
  • Trigatroi
  • Tutu tentsio-erregulatzaile
Erregulagarriak
  • Kondentsadore erregulagarri
  • Potentziometro
  • Potentziometro digital
  • Varicap
Pasiboak
Erreaktiboak