Ferra orbita

Ferra orbita konplexua. Erdiko puntu horia Eguzkia da, urdina Lurra eta morea (419624) 2010 SO16 asteroidea.
3753 Cruithne gorputzaren ferra orbita erakusten duen ordenagailu bidezko simulazioa.

Ferra orbita gorputz txiki batek gorputz handiago batekiko duen orbitakidetasun mota bat da. Gorputz txikiaren orbita-periodoa gorputz handiarenaren ia berdina da, eta gorputz handitik behatuz gero, erreferentzia sistema birakari bat erabiliz, gorputz txikiaren ibilbideak ferra baten antza hartzen du.

Ibilbidea ez da ixten, atzera eta aurrera mugitzen da denbora-tarte jakin bat igaro ostean, hala, gorputzak orbitatzen diharduen puntuak Lurraren orbitan zehar xumeki mugitzen diharduela dirudi, denbora-tarte luze batez. Behatzen dugun objektua Lurrera hurbiltzen denean, bere itxurazko norabidea aldatu egiten da. Ziklo oso bat bete ostean, erdiguneak ferra itxurako forma bat margotzen du, hortik jasotzen du mugimenduak izena.

Zenbait asteroideek, 3753 Cruithne, 419624 2010 SO16, 54509 YORP, 85770 1998 UP1, 2002 AA29 eta 2003 YN107 asteroideek kasu, itxura honetako orbita dute. Gainera, Saturnoren Epimeteo eta Jano sateliteek ere halako orbitak dituztela ematen du.

Bestalde, zapaburu orbitak ferra orbitadun gorputza erreferentzia gorputzaren Lagrangeren L4 eta L5 puntuetatik haraindi doanean jazotzen dira. Aztertzen den gorputza objektu behatzailetik urrundu edo hurbiltzen den heinean, behatzailearen grabitateak beste gorputza azeleratzea edo desazeleratzea eragiten du, hala, librazio izenarekin ezagutzen den orbita-aldaketa bat eraginez.[1]

Erreferentziak

  1. Giuliatti Winter, S. M.; Winter, O. C.; Mourão, D. C.. (2007-01-01). «Peculiar trajectories around the Lagrangian equilateral points» Physica D: Nonlinear Phenomena 225 (1): 112–118.  doi:10.1016/j.physd.2006.10.006. ISSN 0167-2789. (Noiz kontsultatua: 2020-01-20).
Lurretik gertuko objektuak
LGO Motak
Orbitaren
arabera
Atira asteroideak • Aton asteroideak • Apolo asteroideakAmor asteroideak
Asteroide
orbitakideak
Troiarrak (Lurrarenak) • Ferra libratzaileak • Kuasisateliteak • Behin-behineko sateliteak
Egoeraren
arabera
Arriskua
Eskalak eta
orrialdeak
Palermo eskala • Turin eskala • Arrisku Taula Zaintzailea
Atzematea
NEOWISE • LINEAR • ATLAS proiektua • LONEOS • NEATPan-STARRS • Spacewatch • WISE
Babesa
Spaceguard • Asteroideen talkak saihesteko moduak • Asteroide laser ablazioa • Trakzio grabitazionala • Ioi-sorta artzaina • Hurreratze hurbila
Esplorazioa
Zundak
Dawn • Deep Impact • AIDA • Halley Armada • Hayabusa • Hayabusa2 • NEAR Shoemaker • NEA Scout • New HorizonsOSIRIS-REx • PROCYON • Rosetta (Philae) • Stardust
Proiektuak
Planetary Resources • Asteroide meatzaritza • Espazio ontzi meatzaria