Euskal Diasporaren Eguna
Euskal Diasporaren Eguna | |
---|---|
Mota | nazioarteko egun |
Indarraldi | 2018 - |
Egun | Irailaren 8 |
Euskal Diasporaren Eguna Euskal Herritik kanpo diren Euskal Gizataldeen Aholku Batzordeak (diasporari buruzko gaietan aholkua ematen duena) irailaren 8a aukeratu zuen Euskal Diasporaren Eguna ospatzeko. Egun hori ospatzeko proposamena aurretik Gasteizen, 2015ean egin zen, Euskal Gizataldeen VI. Mundu Kongresuan. Beraz, irailaren 8an egiten diren ekitaldien bitartez euskal diaspora ikustarazten da eta balioan jartzen da.[1]
Ekimena 2018tik urtero ospatu da Euskal Herrian zein beste herrialdetan. Ipar Euskal Herrian lehen aldiz 2022an ospatu zen.
Helburuak
Egun honek bi helburu nagusi ditu: kanpoan bizi diren euskaldunak batzen dituen errealitate kulturala aitortzea eta euskal emigrazioak izan duen garrantzia ezagutaraztea.[2]
Erreferentziak
Ikus, gainera
- Euskal Diaspora
Kanpo estekak
- Egunaren ideia zabaltzeko Eusko Jaurlaritzak egin duen bideoa.
- Maialen Goirizelaia Altunaren iritzi-artikulua Berrian, 2018ko abuztuak 31n.
- Datuak: Q122368114