Domotika

Domotika etxebizitzen tresnak automatizatzean eta sistema bakar batean biltzean datza, energiaren kudeaketa, segurtasuna, ongizatea eta komunikazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Hortaz, esan daiteke etxebizitza domotikoa etxebizitza adimenduna dela.

Sistema domotikoak

Sistema domotiko batek ondorengo elementuak ditu:

  • Software edo hardware bidezko kontrolagailuak.
  • Sentsoreak.
  • Eragingailuak.

Arkitektura

Sistema domotikoaren adimenaren kokalekuaren arabera, hainbat arkitektura mota dago:

  • Arkitektura Zentralizatua: kontrolagailu zentralizatuak sentsore askoren informazioa jaso eta prozesatu ondoren, eragingailuei dagozkien aginduak bidaltzen dizkie.
  • Arkitektura Banatua: sistemaren adimena modulu guztietan zehar (sentsoreak eta eragingailuak) sakabanaturik dago. Bus bidezko edo haririk gabeko sistemetan erabili ohi dira.
  • Arkitektura mistoa: informazioa jasotzeko eta prozesatzeko hainbat modulu duten arkitektura ez zentralizatuko sistemak dira. Zigbee bidezko edo haririk gabeko sistemetan erabili ohi dira.

Komunikazio bideak

  • Kabledunak:
    • xDSL
    • Zuntz optikoa
    • Power Line Communications
    • Kablea (koaxiala eta bihurritua)
  • Haririk gabekoak:
    • WiFi
    • GPRS
    • Bluetooth
    • Irrati frekuentzia
    • Infragorriak
    • ZigBee
  • Haririk gabekoak eta kabledunak
    • INSTEON

Ikus, gainera

  • Inmotika
  • Robotika

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q848436
  • Commonscat Multimedia: Home automation / Q848436

  • Identifikadoreak
  • BNF: 11947727b (data)
  • LCCN: sh00000229
  • NDL: 01105662
  • Wd Datuak: Q848436
  • Commonscat Multimedia: Home automation / Q848436