Carmelo Erdozain
Carmelo Erdozain | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Oibar, 1939ko urtarrilaren 3a (85 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Nafarroako Goi Mailako Musika Konserbatorioa Pontifical Institute of Sacred Music (en) Accademia Musicale Chigiana (en) |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | apaiz katolikoa eta musikagilea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Carmelo Erdozain Gil (Oibar, Nafarroa, 1939ko urtarrilaren 3a) nafar musikagile eta apaiza da.
Biografia
Iruñeko Pablo Sarasate Kontserbatorioan egin zituen ikasketak. Lipuzkoa, Etxebeste, Taberna edota Remacha bezalako irakasleekin, Organoa eta Konposizioa ikasi zituen. Erroman eta Sienan jarraitu zituen ikasketak, eta Komunikabideetako diploma ere lortu zuen. Erlijio Musika Sustatzeko Elkartearen sortzaile eta lehen presidentea izan zen. Iruñeko San Nicolas elizan bikario eta organista aritu da. Música, Liturgia y Oración argitaletxearen zuzendari da.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Datuak: Q12255675