Carlos Álvarez Cruz

Carlos Álvarez Cruz
Bizitza
JaiotzaJerez de la Frontera, 1933ko abenduaren 27a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril, 2022ko otsailaren 27a (88 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Genero artistikoaolerkigintza

Musicbrainz: 977fed43-8196-4b3e-88ca-4e8c143378a5 Edit the value on Wikidata

Carlos Álvarez Cruz (Jerez de la Frontera, 1933ko abenduaren 27a - Madril, 2022ko otsailaren 27a) espainiar poeta eta hizlaria izan zen.[1]

Biografia

Andaluzian jaiota "hogeitamar urtez Mieresen jaio zela" esan ohi du; horrela izendatu zuten Carabancheleko espetxean bertan zeuden mehatzari asturiarrek. Horregatik beti esan du berea andaluziar-asturiarra dela. Familia errepublikanoa zuen. Frankistek gerra hasieran bere aita, asalto-guardien kapitaina, Sevillan fusilatu zuten. Urte horiek bere bizitza eta obra erabat markatu zuten. Zuzenbidea eta Filosofia ikasketak hasi zituen burutu gabe. Soldaduska Ceutan egin zuen. Urtetan Europa osoa ezagutu zuen. Haren esanetan lehenengo poema Vienan idatzi zuen eta bere lehenengo liburua Kopenhagen plazaratu zuen, zentsuratik pasa gabe. Behin baino gehiagotan espetxeratuta, haren liburu asko danieraz argitaratu dira. Gaur egun Madrilen bizi da.[2]

Sariak

  • Antonio Machado Sarian finalista, Escrito en las paredes liburuarekin.
  • Lovemanken saria Escrito en las paredes liburuarekin 1963an.

Estiloa

Bere poesia Blas de Otero eta Angela Figuera Aymerich[3] lanetatik gertu egon da zenbait momentutan, hau da, poesia soziala bezala ezagutu den poesia motatik. Horiekin batera Miguel Hernández, Rafael Alberti eta Antonio Machadoren eragin zuzena ezagutu du. Dena dela, esperimentalismoa ere ez du baztertu bere lanean. Haren poemak hizkuntza askotara itzuli egin dira: danieraz, suedieraz, italieraz, errusieraz, frantsesez, arabieraz...

Obra

Poesia liburuak

  • Escrito en las paredes (1962)
  • Noticias del más acá (1964)
  • Papeles encontrados por un preso (1967)
  • Tiempo de siega y otras hierbas (1970)
  • Aullido de licántropo (1975)
  • Versos de un tiempo sombrío (1976)
  • Como la espuma lucha con la roca -páginas para una autobiografía poética- (ZERO, Bilbo, 1976).
  • Los poemas del bardo (1977)
  • La campana y el martillo pagan al caballo blanco (1977)
  • Dios te salve, María... y algunas oraciones laicas (1978)
  • Cantos y cuentos oscuros (1980).
  • Reflejos en el Iowa River (Orígenes, 1984)
  • Entre el terror y la nada (1989).
  • Tercera mitad. Antología (La Eneida, 2007)

Saiakerak

  • De palabra y por escrito. Madril: Ediciones Vosa, 1990.
  • Lloresn Poy. Madril: Ediciones Rayuela, 1977. ISBN 9788485253142[4]

Erreferentziak

  1. Diario de Jerez.
  2. Alfredo Gómez Gil: 13 poetas testimoniales, EDAF, 2000, 165-168 or.
  3. Idazle bilbotarra poema bat eskaini zion.
  4. http://www.mcnbiografias.com/app-bio/do/show?key=alvarez-cruz-carlos

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz): David Felipe Arranzen artikulua Carlos Alvarezi buruz.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q5548221
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 44340703
  • ISNI: 0000000110597574
  • BNA: 000032332
  • BNE: XX839894
  • BNF: 121749177 (data)
  • CANTIC: a11032534
  • GND: 1057175005
  • LCCN: n50024109
  • NKC: av20231199970
  • CiNii: DA17753590
  • SUDOC: 030305861
  • UB: a1102212
  • Wd Datuak: Q5548221