Biescas

Biescas
Biescas
gune populatua
Irudi gehiago
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Aragoi
Probintzia Huescako probintzia
AlkateaLuis Sebastian Estaun Garcia (en) Itzuli
Izen ofizialaBiescas
Jatorrizko izenaBiescas
Posta kodea22630
INEk ezarritako kodea22059
Geografia
Koordenatuak42°37′42″N 0°19′16″W / 42.628333333333°N 0.32111111111111°W / 42.628333333333; -0.32111111111111
Map
Azalera189.092452 km²
Altuera860 m
MugakideakSabiñánigo, Sallent de Gallego, Hoz de Jaca, Panticosa, Yesero, Broto eta Yebra de Basa
Demografia
Biztanleria1.602 (2023)
18 (2022)
alt_left 695 (%43,4) (%47,9) 768 alt_right
Dentsitatea8,47 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
MatrikulaHU
Hizkuntza ofizialagaztelania
biescas.es

Biescas Huescako iparraldean dagoen udalerria da, Aragoiko Pirinioan, Gállego Garaia eskualdeko bigarren populatuena Sabiñánigo eta gero. 189,09 km²ko eremua du eta 2012an 1.589 biztanle zituen[1]. 2016an, 1.470 pertsona erroldaturik zeuden bertan.

1960 eta 1970 artean, udalerria zabaldu zen Barbenuta, Escuer, Gavín eta Oliván herriaren zati bat bereganatu ondoren. 1971 eta 1980 artean, bestela, Aso de Sobremonte eta Piedrafita de Jaca ere bere barnean sartu zituen. Gainontzeko herriak Betes de Sobremonte, Espierre, Javierre del Obispo, Orós Alto y Bajo eta Yosa de Sobremonte dira. Herriguneari dagokionez, azkenik, ibaitik paralelo eraikita dago, eta horren arabera bi zonalde ditu: Mendebaldean San Pedro auzoa, zabalgunea eta eraikin berriak, eta ekialdean Salvador, bere barnean Barrio Alto edo «La Peña» eta Barrio Bajo dituena, merkatarizta eta administrazioa bertan dagoelarik.

1996an gertatutako istripu larriak zoritxarreko ospea eman zion udalerri honi. Izan ere, urte horretako abuztuaren 7an izandako uholdeak Las Nieves kanpinean kanpaturik zeuden 87 pertsona hil zituen, horietatik 12 Euskal Herrikoak[2]. Hildakoez gain, beste 183 pertsona zauritu ziren.

Geografia

Biescas 875 metroko altueran dago, Gállego ibaiaren ertzetan, eta Tenako ibarraren atean dago kokatuta. Sabiñánigotik 16 km-tara eta Huesca hiritik 72 km-tara dago, Jacetania eta Sobrarbe arteko lotunea delarik. Halaber, Ara ibarrarekin loturik dago Cotefabloko mendatearen bidez.

Historia

Aurrehistoriarik Gerra Zibila arte

Monumentu megalitikoak dira herriko aztarnarik zaharrenak, Santa Engracia inguruetan, K. a. III. milurtekokoak izan daitezkeenak. Bestela, galtzada erromatarraren ondarrak daude halaber.

Erdi Aroan garrantzia hartu zuen, bidegurutzea den moduan. 1020 eta 1030 artekoa da lehenengo aipamen idatzia, San Juan de la Peña monasterioan agertutakoa. 1391an "Biescas Sobirón" agertu zen. Bi parrokia eduki du ordudanik, San Salvador eta San Pedro, bi tenplu gehiago egon baziren ere, San Torcuato eta San Esteban. Halaber, Santa Elenako baseliza berreraiki zuen 1253an Jaime I.a Konkistatzaileak. Virgen de la Colladako ermitaren jatorria ere garai hartakoa da.

XVI. mendean, Felipe IIak Santa Elenako gotorlekua eraikitzea agindu zuen, baita Jacako Ciudadela eta beste toki estrategiko batzuk ere ere, Frantzia aldetik etor zitezkeen arriskuetatik lurraldea babesteko. Hala ere, 1592ko otsailaren 6 eta 7an, 800 soldadu biarnotarrek Biescas eta Tenako ibarra okupatu zituzten 11 egunez, ondoren Barranco des Luterians-en garaituta gelditu zirelarik.

XIX. mendean, Pascual Madoz historialariak hiribildua deskubritu zuen horrela: "de terreno áspero en su totalidad... Cruza el término el camino que desde Huesca conduce a Francia. Los demás son locales y todos se hallan en mal estado".

Gerra Zibilean, bestela, Biescas-tarrek parte hartu zuten Sabiñánigoko Batailan, 1937ko irail eta azaroa artean. Bertan, Errepublikako Armadaren 43. eta 27. dibisioek oldarraldia egin zuten Dibisio Nazionalaren I. Brigada eta "Panteras del Valle de Tena" eta "Compañía de Esquiadores" boluntarioen aurka. Biescas soldadu errepublikarrek bereganatu zuten erasoaldi horren hasieran, baina bataila odoltsua izan zen eta 6.000 pertsona hil zirela kalkulatzen da.

Biescaseko hondamendia

1996. urteko abuztuaren 7an, ekaitz arriskuaz ohartarazi zuten Aragoiko hainbat tokitan. Biescas inguruan, zerua belztu zen hondamendia gertatu baino ordu batzuk lehenago. Baina kanpinean zeuden turistek nekez pentsa zezaketen gero gertatu zena gerta zitekeenik. Ordubetean 170 litro ur bota zituen metro koadroko. Euri jasak uholde izugarria eragin zuen: 500 metro kubiko segundoko. Uholde horrek 13.000 tona sedimentu mugiarazi eta eraman egin zituen arrastaka. Sakanari eusteko eraikitako ia 30 presak behera bota zituen uberroak. 1950eko hamarkadan eraikitako hustubide artifiziala butxatu egin zen eta, ondorioz, beste irteera bat bilatu zuen pilatutako materialak. Aras eta Gállego ibaien elkargunearen ondoan aurkitu zuen uholdeak behar zuen tokia; Biescasko Las Nieves kanpina zegoen zelaian, alegia. Lokatzezko uholdeak 87 pertsona hil eta 200 inguru zauritu zituen[2].

Hainbat adituk kanpina hor jartzea «oso arriskutsua» zela ohartarazi zuten proiektu bat besterik ez zenean. Baina Aragoiko Administrazioak ez zituen adituen txostenak kontuan hartu. Emilio Perez Bujarrabal adituak salatu zuen berak kokapen horren kontra egindako txostena kanpinaren inguruko informazioa biltzen zuen karpetatik kendu egin zutela. Perez Bujarrabalek ez zuen ontzat jo kanpina zegoen tokian egiteko aukera[3].

Herritar ezagunak

Iruditegia

  • Biescasko herrigunea.
    Biescasko herrigunea.
  • San Salbador eliza.
    San Salbador eliza.
  • Acíndarren dorretxea.
    Acíndarren dorretxea.
  • Herriko plaza.
    Herriko plaza.
  • Santa Elenako dolmena.
    Santa Elenako dolmena.

Erreferentziak

  1. Instituto Nacional de Estadística (ed.): 2012ko erroldako emaitzak Ine.es
  2. a b Irati ELIZALDE: Kalte-ordainaren zain daude oraindik Biescasko ezbeharreko hamalau kaltetu Berria.eus
  3. M. TRILLO: Los expertos revelan ocho años después que la tragedia de Biescas era previsible Abc.es

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz)Biescaseko udal webgunea
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q876742
  • Commonscat Multimedia: Biescas / Q876742

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 156153958
  • LCCN: n2006061375
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • GEA: 2311
  • Lekuak
  • OSM: 348030
  • INE: 22059
  • Wd Datuak: Q876742
  • Commonscat Multimedia: Biescas / Q876742
  • i
  • e
  • a
Abiego · Abizanda · Adahuesca · Agüero · Aínsa-Sobrarbe-L'Aínsa-Sobrarbe · Aisa · Albalate de Cinca · Albalatillo · Albelda · Albero Alto · Albero Bajo · Alberuela de Tubo · Alcalá de Gurrea · Alcalá del Obispo-Alcalá d'o Bispe · Alcampell-El Campell · Alcolea de Cinca · Alcubierre · Alerre · Alfantega · Almudévar · Almunia de San Juan · Almuniente · Alquezar · Altorricón-El Torricó · Angüés · Ansó · Antillón · Aragüés del Puerto · Arén-Areny de Noguera · Argavieso · Arguis · Ayerbe · Azanuy-Alins · Azara · Azlor · Baells · Bailo · Baldellou-Valdellou · Ballobar · Banastás · Barbastro · Barbués · Barbuñales · Barcabo · Belver de Cinca · Benabarre-Benavarri · Benasque-Benás · Berbegal · Bielsa · Bierge · Biescas · Binaced · Binéfar · Bisaurri · Biscarrués · Blecua y Torres · Boltaña · Bonansa · Borau · Broto · Candarenas · Campo · Camporrells · Canal de Berdún · Candasnos · Canfranc · Capdesaso · Capella · Casbas de Huesca-Casbas de Uesca · Castejón de Monegros · Castejón de Sos-Castilló de Sos · Castejón del Puente · Castelflorite · Castigaleu · Castillazuelo · Castillonroy-Castellonroi · Colungo · Chalamera · Chia · Chimillas · Echo Ibarra · Esplús · Estada · Estadilla · Estopiñán del Castillo-Estopanyà · Fago · Fanlo · Fiscal · Fonz · Foradada del Toscar · Fraga · La Fueva-A Fueba · Gaztelu Jaka · Gistáin-Chistén · El Grado-Lo Grau · Grañén · Graus · Gurrea de Gallego · Hoz de Jaca · Hoz y Costean · Huerto · Huesca · Ibieca · Igriés · Ilche · Isábena · Jaka · Jasa · Labuerda-A Buerda · Laluenga · Lalueza · Lanaja · Laperdiguera · Lascellas-Ponzano · Lascuarre · Laspaúles-Laspaúls · Laspuña · Loarre-Lobarre · Loporzano · Loscorrales-Os Corrals · Lupiñen-Ortilla · Monesma y Cajigar-Monesma i Caixigar · Monflorite-Lascasas · Montanuy-Montanui · Monzón · Naval · Novales · Nueno · Olvena · Ontiñena · Osso de Cinca · Palo · Panticosa · Peñalba · Las Peñas de Riglos · Peralta de Alcofea · Peralta de Calasanz · Peraltilla · Perarrua · Pertusa · Piraces · Plan · Poleñino · Pozan de Vero · La Puebla de Castro · Puente de Montañana-Pont de Montanyana · Puente la Reina de Jaca · Puértolas · El Pueyo de Araguas-O Pueyo d'Araguas · Pueyo de Santa Cruz · Quicena · Robres · Samianigo · Sahún · Salas Altas · Salas Bajas · Salillas · Sallent de Gallego · San Esteban de Litera · San Juan de Plan-San Chuan de Plan · San Miguel del Cinca · Sangarrén · Santa Cilia · Santa Cruz de la Serós · Santa María de Dulcis · Santaliestra y San Quilez · Sariñena · Secastilla · Seira · Sena · Senes de Alcubierre · Sesa · Sesué · Siétamo-Sietemo · Sopeira · La Sotonera · Tamarite de Litera-Tamarit de Llitera · Tardienta · Tella-Sin · Tierz · Tolva-Tolba · Torla · Torralba de Aragon · Torre la Ribera · Torrente de Cinca-Torrent de Cinca · Torres de Alcanadre · Torres de Barbués · Tramaced · Valfarta · Valle de Bardaji · Valle de Lierp · Velilla de Cinca-Villella de Cinca · Vencillon · Beranuy · Viacamp y Litera-Viacamp i Lliterà · Vicién-Bizién · Villanova-Billanoba · Villanuga · Villanueva de Sigena · Yebra de Basa · Yesero · Zaidín-Saidí