Berton

Berton:
Mahatserriko aldizkaria
Motatokiko informazioaren gaineko hilabetekari eta Internet gunea
Fitxa teknikoa
Azken alea2017
HizkuntzaEuskara
Argitaratze lekuaBilbo
ArgitaletxeaAsapala Kultur Elkartea
Banaketa
Ekoizpen osoa2300
Banatze-eremuaBilbo
SalneurriaDoan
Historia
IdeologiaEuskaltzalea
Identifikadoreak
ISSN1577-9025
https://uriola.eus/prentsa/berton/

"Berton" Mahatserriko (Bilbo) euskarazko hilabetekaria zen. Batana Batu kultur elkarteak argitaratzen zuen 1998tik. Bere azken urteetan ia 2.000 etxetara heltzen zen, Asapala Kultur Elkartearen eskutik. Otxarkoaga, Begoña, Santutxu, Txurdinaga, Uribarri eta inguruetako albisteak argitaratzen zituen paperezko herri-aldizkari honek.

Edizio digiltala 2005tik 2012ra Asapala Kultur Elkartearen webgunearen egituraz baliatuta plazaratu zen.[1] 2012tik 2014ra bitarte Bertonaldizkaria blogak zabaldu zuen aldizkariaren bertsio digitala[2] eta 2014az gero Uriola plataforma bidez argitaratzen hasi zen.[3]

Lur Mallea zuzendari zuela, 2018ko urtarrilaren 17an 215. eta azken alea kaleratu zuen, urtetan kolaboratzaile eta iragarle izandakoen bilduma batekin. Arazo ekonomikoak tarteko paperean argitaratzeari utzi zion, Karmela gunean urtarrilak 20an ospatutako agur jai bat ospatuta.[4][5] Hala eta guztiz, Interneten mantentzen da Bilboko euskal komunikabideak batzen dituen uriola.eus ekimenaren barruan.

20 urteko uzta horretan bereziki interesgarriak izan ziren Mahatserriko protagonistekin izandako elkarrizketak; Mahatserrian bizi diren ia 100.000 biztanleentzat pertsona garrantzitsuak diren horiek oso gutxitan azaldu baitira gainontzeko komunikabideetan. Historiari buruzko artikuluen bilduma Begoñako historiaren erreferentzia nagusia da gaur egun. Orokorrean aldizkariak Mahatserriko bizitzaren eta aktibitatearen isla jaso izan du urte guzti horietan, Mahatserriko giza komunitatea eratzeko eta eragiteko bidean. Aldizkariko eduki guztiak euskaraz argitaratuak izan direnez, Mahatserria euskalduntzeko tresnarik garrantzitsuenetarikoa izan zen urte haietan.

Kideak

Berton aldizkariko kazetari-taldeko kideak izan ziren hauek: Urtzi Urrutikoetxea Olabarria (sortzailea), Benito Fiz Diez (sortzailea), Alberto Ugarte Otazua, (sortzailea), Aitziber Laskibar Lizarribar (zuzendaria), Itxaso Perez Pison, Unai Cuevas Arano, Arrate Diez Martinez, Hektor Ortega Laskera (zuzendaria), Iñaki Berastegi Abajo (maketatzailea), Irune Urrizelki Berro, Iratxe Ruiz Fuente, Dabi Piedra Robledo, Ane Zabala Gabikagogeaskoa, Iñigo Azkona Bikandi (argazkilaria), Lur Mallea Otsoa de Txintxetru (zuzendaria), Iker Martinez de Lagos Menike...[5]

Erreferentziak

  1. Berton aldizkariko edukiak sarean Sustatu (2005-10-18)
  2. Bertonaldizkaria bloga 2012ko otsailetik 2014ko otsailera bitarte
  3. «Begoñako albisteak URIOLA atarian» uriola.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-16).
  4. Berton, aldizkaria. (2017). Itzela izan da. uriola.eus (Noiz kontsultatua: 2018-01-19).
  5. a b Berton, aldizkaria. (2018-01-17). Papereko azken 'Berton' aldizkaria. uriola.eus (Noiz kontsultatua: 2018-01-19).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Uriola-Berton: Berton aldizkariko aleak 2010etik
  • "Bilbo eta herri aldizkariak"
  • "Berton" sarean
  • Matzorrianori kendute, "Berton"en editorialaren bloga
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12255076
  • Identifikadoreak
  • ISSN: 1577-9025
  • Wd Datuak: Q12255076