Anthony Francis Sharma

Anthony Francis Sharma
apezpiku tituludun

2007ko otsailaren 10a -
Elizbarrutia: Gigthi (en) Itzuli
bikario apostoliko

2007ko otsailaren 10a -
Elizbarrutia: Apostolic Vicariate of Nepal (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaKatmandu, 1937ko abenduaren 12a
Herrialdea Nepal
HeriotzaKatmandu, 2015eko abenduaren 8a (77 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzaknepalera
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaJesusen Konpainia

Anthony Francis Sharma (Katmandu, 1937ko abenduaren 12a – ibidem, 2015eko abenduaren 8a) nepaldar elizgizon jesuita eta irakaslea izan zen, Nepalgo lehen apezpiku katoliko izateagatik ezaguna.

Bizitza

Katmanduko Gorkha auzoan jaio zen familia hindu batean. Katolizismora konbertitu ondoren, Jesusen Lagundian sartu zen. 1960ko hamarkadan, apaizgaitegian ikasten ari zela, Gyanendra eta Birendra printzeen irakaslea izan zen Darjeelingeko San Jose ikastetxean[1].

1968an apaiztu zen. 1984an, Nepalgo elizako nagusi bihurtu zen, eta 1996an Joan Paulo II.a aita santuak Nepalgo prefektu izendatu zuen[2]. 2007an Gigthako apezpiku titular eta Nepalgo bikario apostoliko bilakatu zen[1][3]. 2014an erretiroa hartu zuen[3][1].

1990ean Caritas Nepal ongintzazko erakundea sortu zuen. Gobernuak eliza katolikoa ofizialki onartzeko lobby egin zuen, eta 1993an Nepalgo Elkarte Katolikoak aitorpen ofiziala lortu zuen. Horrez gain, 23 eskola katolikoren ezarpena gainbegiratu zuen[2].

2015eko abenduaren 8an hil zen Katmandun minbiziaren ondorioz[1].

Ondorengotza apostolikoa

  • Scipione Rebiba kardinala
  • Giulio Antonio Santorio kardinala (1566)
  • Girolamo Bernerio kardinala (1586)
  • Galeazzo Sanvitale artzapezpikua (1604)
  • Ludovico Ludovisi kardinala (1621)
  • Luigi Caetani kardinala (1622)
  • Ulderico Carpegna kardinala (1630)
  • Paluzzo Paluzzi Altieri Degli Albertoni kardinala (1666)
  • Benedikto XIII.a aita santua (1675)
  • Benedikto XIV.a aita santua (1724)
  • Klemente XIII.a aita santua (1743)
  • Henry Benedict Mary Clement Stuart kardinala (1758)
  • Leon XII.a aita santua (1794)
  • Chiarissimo Falconieri Mellini kardinala (1826)
  • Camillo Di Pietro kardinala (1839)
  • Mieczyslaw Halka Ledóchowski kardinala (1861)
  • Jan Maurycy Pawel Puzyna z Kosielsko apezpikua (1886)
  • Józef Bilczewski artzapezpikua (1901)
  • Bolesław Twardowski artzapezpikua (1919)
  • Eugeniusz Baziak artzapezpikua (1933)
  • Joan Paulo II.a aita santua (1958)
  • Pedro López Quintana artzapezpikua (2003)
  • Anthony Francis Sharma apezpikua[4]

Erreferentziak

  1. a b c d (Ingelesez) «Nepal's first bishop dies» UCA News 2015-12-09 (Noiz kontsultatua: 2024-05-16).
  2. a b (Ingelesez) «Nepal’s first bishop, a ‘great educator’ who taught two kings, dies aged 77» Catholic Herald 2015-12-10 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2017-08-07) (Noiz kontsultatua: 2024-05-16).
  3. a b (Ingelesez) «Apostolic Vicariate of Nepal» GCatholic (Noiz kontsultatua: 2024-05-16).
  4. (Ingelesez) «Bishop Anthony Francis Sharma, S.J. †» Catholic Hierarchy (Noiz kontsultatua: 2024-05-16).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q573262
  • Wd Datuak: Q573262